Naturari kantua -Ibai Rekondo- HD

16.11.2014
Nik Natura maite bait dut bera osoa, bera osoa Akaberaren kontra bait nago bizitzaren alde bai oro. Ehiztariak gizon hutsak baitira berdin zaie amorio ta herio. Gure munduan justizia eskatzen dute eta mendietan dira hiltzaile. Mendietan nagusitza ez erabil, abereak hiltzeko. Abereak Naturaren jabeak dira armonia zaindu behar dugu. Ehiztariak gizon hutsak baitira berdin zaie amorio ta herio. Akaberaren kontra bait nago bizitzaren alde bai oro. Natura errespetatu behar dugu gi/zon zu/ze/nak na/hi ba/du/gu i/zan. E/ta ho/lan bi/zi/ko bait ga/ra as/ke bi/zi/tza/ri la/gun/tzen. Men/di/e/tan na/gu/si/tza ez e/ra/bil, a/be/re/ak hil/tze/ko. E/ta ho/lan bi/zi/ko bait ga/ra as/ke bi/zi/tza/ri la/gun/tzen. Nik Na/tu/ra mai/te bait dut be/ra o/so/a, be/ra o/so/a A/ka/be/ra/ren kon/tra bait na/go bi/zi/tza/ren al/de bai o/ro. Kantagintzak "herriaren esnatzaile" izateko zeregina zuelakoan ekin zion Hibai Rekondok (Caracas, Venezuela, 1954) abesteari, 70eko hamarkadaren hastapenetan. Euskal Herriaren egoera politikoari estu loturiko bi disko argitaratu zituen, Aseari goitizenez, Bitoriano Gandiaga, Augustin Zubikarai eta beste euskal idazle batzuen poemei musika jarrita. Ondoren, El proceso de Burgos filmerako musika egin zuen, eta Mackfarland irlandarrarekin egindako disko batekin erretiratu zen. Caracasen jaio zen Hibai Rekondo, Venezuelan, baina zortzi urte zituela, 1962an, Euskal Herrira etorri zen gurasoekin eta anai-arrebekin. Ama bizkaitarra zuen, aita gipuzkoarra. Seme-alabak Euskal Herrian hezteko irrikan zeuden, eta Zarautzen kokatu zen familia. Imanol Urbieta izan zuen Hibai Rekondok lehen maisu. 1970ean hasi zen kantari, eta Euskal Herriaren egoera politiko eta kulturalaz gero eta gehiago jabetu ahala, kantagintza herritartasuna aldarrikatzeko eta zapalkuntza eta bidegabekeria salatzeko tresna zela barneratu zuen. "Irrika nabarmenez entzuten digu herriak. (...) Jabetu egin behar du herriak bizi duen hil ala biziko kinka larriaz baina guardasola ahazten dugu, Herriaren esnatzaile izan nahi nuke", zioen 1972ko elkarrizketa batean (1). Lehen urte haietan Gipuzkoan eman zituen kontzertu gehienak, horietako bat baino gehiago Hernanin, baina Bizkaian -bizpahiru aldiz-, Gasteizen, Saran eta Zaragozan ere (Espainia) aritu zen. Imanol Larzabalek eraman zuen emanaldi horietako batzuetara. Artean Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi eta beste batzuen kantuak abesten zituen, baina Aseari goitizena hartuta kaleratutako lehen diskoan -Euskal Herria 1975 (Elkar, 1976)-, berak sortutakoak edota moldatutakoak ziren kantu gehienak. Bitoriano Gandiaga poetaren hainbat olerki musikatu zituen lan hartan. Hori zela eta, 1977ko azaroan Durangoko Liburu eta Disko Azokaren barruan Gandiagari egindako omenaldian parte hartu zuen Rekondok, "Euskaldun jaio", "Bakoitzak" eta "Baina aurrera beharbada" abestuz. Euskal Herria 76-77: negu luze hotzetik bigarren diskoan (Elkar, 1977) bide beretik jo zuen Rekondok, baina orduan Aranduru, Gorr

Похожие видео