zeta (Hutsa)
Letra: Alaia Martin Musika: Hutsa Begiez, begi-niniez xuxurlatuz : ni ez nintzen itsultzen lamiez bihotza puzteko legamiez nik beti egiten nuen ihes -ilbera gauak betez hilez kresaldutako ilez itsu-makilez. Txirlazko sandaliez ihes, zauriez.... Eta batzutan eguzkia estaltzeko tapatzen ditugu begiak barrua erretzen digulako bere aurpegiak. Eta gordetzen ditugu promesak,egiak ez daitezen izan benetazkoegiak benetazko egiak. Itsaso bat adibidez ezin askatu algez, sustraiez nahi ez duelako , nahiz egon nahiez. Maitemindu dena itsaspeko paisaiez eta ja berdin dio, bai, ez , bai, ez,..... Txirlazko sandaliez ihes, zauriez.... Eta batzutan eguzkia estaltzeko tapatzen ditugu begiak barrua erretzen digulako bere aurpegiak. Eta gordetzen ditugu promesak,egiak ez daitezen izan benetazkoegiak benetazko egiak. Zerua saretuta, zeta tximistez eta zu-ren zetaz beteta laino bat hori baita, zeta Amaieren poeta hau da azken letra... Eta batzutan eguzkia estaltzeko tapatzen ditugu begiak barrua erretzen digulako bere aurpegiak. Eta gordetzen ditugu promesak,egiak ez daitezen izan benetazkoegiak benetazko egiak.